PRIBATUTASUN-POLITIKA

Pribatutasun-politikari buruzko informazioa

MIDEGASA, S.A.
 
2018/05/30 ean eguneratutako bertsioa
 
PRIBATUTASUN-POLITIKA
 
Datu pertsonalak tratatu ahal izateko zer betebehar hartu behar diren ezartzen du Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak (aurrerantzean, “3/2018 DBLO”). Lege horrek 2016/679 Erregelamenduaren
transposizioa egiten du (2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoen pribatutasuna eta konfidentzialtasuna babesteari buruzkoa). Lege hori betez, pribatutasun-politika hau ezartzen
da, eta MIDEGASA SAk (aurrerantzean, “MIDEGASA”) arduradun gisa egiten dituen datu pertsonalen tratamenduei aplikatzen zaie, bezero, hornitzaile, langile eta erabiltzaileen datuei dagokienez. Datuak modu pertsonalean zein webguneko edozein ataletan jaso ahal izango
dira.
 
Politika honen baldintzekin ados ez bazaude, ez sartu webgunean eta ez erabili gure zerbitzu edo produktuak. Pribatutasun-politika hau ez da aplikagarria hirugarrenen produktu, zerbitzu edo jardueretarako.
 
ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
 
Sozietate-izena: MIDEGASA SA
 
Tel.: +34.943.692.762
 
Helbidea: Industrialdea Asteasu, 102-103 nabeak, 20159 Asteasu (Gipuzkoa)
 
IFZ: A20086971
 
E-maila: info@midegasa.com
 
DATUEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK
 
Zure datu pertsonalak MIDEGASAren jarduera nagusiarekin lotutako erosketa- eta salmenta- eskaintzak kudeatzeko eta administratzeko helburu orokorrarekin erabiliko dira, eta, zehazki, honetarako:
 
· MIDEGASAk merkaturatutako produktuen erosketa- eta salmenta-eskaintzak kudeatzea eta administratzea.
· Bezeroak, balizko bezeroak edo hornitzaileak egindako informazio-eskaerei erantzutea.
· Webgunearen erabiltzaileekin komunikatzeko, gure web orriko harremanetarako inprimakien bidez egiten dizkiguzun eskaerei, iruzkinei eta galderei erantzuteko (emailak, telefono-deiak eta abar barne).
 
Ez ditugu zure datu pertsonalak erabiliko arestian deskribatutakoak ez diren beste helburu batzuetarako, salbu eta legeak hala ezartzen badu edo errekerimendu judizialen bat badago.
 
HONELA LORTZEN DITUGU ZURE DATUAK
 
MIDEGASAk iturri hauen bidez lortzen ditu datuak:
 
1. Informazioa eskatzean eta produktuak eta/edo zerbitzuak zuzenean nahiz zeharka gurekin kontratatu eta/edo mantentzen dituzunean ematen diguzun informazioa. Adibidez: kontsulten, eskaintza-eskaeren edo erosketa-aginduen bidez.
2. Informazio-iturri irekiak: egunkari eta aldizkari ofizialak, erregistro publikoak, administrazio publikoen ebazpenak, telefono-gidak, elkargo profesionaletako pertsonen zerrendak, datuak argitaratu diren zerrenda sektorialak, iruzurra prebenitzeko zerrenda ofizialak, Interneteko sare sozialak eta zure datuak MIDEGASAri lagatzeko baimena eman diezun hirugarren enpresak.
 
Bereziki, tratatuko ditugun datuek kategoria hauek dituzte: nortasun-datuak eta merkataritza-informazioa ematen duten datuak.
 
ZENBAT DENBORAN MANTENTZEN DITUGUN DATUAK
 
Zure datu pertsonalak blokeatu egingo dira jaso ziren helbururako beharrezkoak izateari uzten diotenean, eta esklusiboki epaileen eta auzitegien, Fiskaltzaren edo administrazio publiko eskudunen esku geratuko dira, bereziki datuak babesteko agintaritzen esku, tratamendutik sortutako balizko erantzukizunei erantzuteko, horien preskripzio-epean. Epe hori amaitutakoan, MIDEGASAk zure datuak ezabatuko ditu.
 
DATUAK LAGATZEA
 
MIDEGASAk honako hauei bakarrik jakinaraziko dizkie zure datu pertsonalak:
 
1. Erakunde publiko eskudunak. Zerga Agentzia, epaileak eta auzitegiak, MIDEGASAk horiek emateko legezko betebeharra duenean.
2. MIDEGASAk hirugarren zerbitzu-hornitzaile batzuen laguntza du. Hornitzaile horiek beren zure pertsonaletarako sarbidea dute, eta datu horiek MIDEGASAren izenean eta kontura tratatzen dituzte, zerbitzuak emateko.
 
ZURE ESKUBIDEAK
 
Edozein pertsonak du eskubidea MIDEGASAn bere datu pertsonalak tratatzen diren ala ez baieztatzeko. Zehazki, honako eskubide hauek egikaritu ditzakezu MIDEGASAren aurrean:
 
· Datuak eskuratzeko eskubidea: interesdunak zer datu pertsonal tratatzen ari diren jakin eta horiei buruzko informazioa lor dezake.
· Zuzentzeko eskubidea: akatsak zuzendu daitezke, okerrak edo osatugabeak diren datuak alda daitezke eta tratamenduaren xede den informazioaren ziurtasuna berma daiteke.
· Ezabatzeko eskubidea: tratamenduaren xede diren datuak jada beharrezkoak ez direnean ezabatzeko eska daiteke.
· Aurka egiteko eskubidea: interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak ez tratatzeko edo tratatzeari uzteko, salbu eta legezko arrazoiak badaude edo balizko erreklamazioak egin edo defendatzeko badira; kasu horretan, blokeatuta edukiko ditugu dagokion epean, legezko betebeharrek dirauten bitartean.
· Publizitatea bidaltzeari aurka egiteko eskubidea: interesdunek MIDEGASAk merkataritza- komunikazioak bidaltzearen aurka egin dezakete. Kasu horretan, edozein unetan kendu dezakezu jakinarazpen horiek jasotzeko baimena. Horretarako ezarritako mekanismoa erabili dezakezu, edo, bestela, mezua bidali info@midegasa.com helbidera, gaian “Baja” idatzita.
· Tratamendua mugatzea: inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez dira gordeko.
· Datuen eramangarritasuna: interesdunek dagokien eta eman dizkiguten datuak jasotzea eska dezakete, edo, teknikoki posible denean, beraiek aukeratutako beste tratamendu-arduradun bati bidaltzea, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan.
· Erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko eskubidea (profilak egitea barne): ondorioak edo eragin nabarmena dituen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea.
· Baimena kentzeko aukera: modu berean, interesdunak eskubidea du emandako baimena edozein unetan kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango datuak emateko unean emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
 
Azaldutako eskubideetakoren bat egikaritu nahi baduzu, bidali, mesedez, gutuna zure datu guztiekin, NANa barne, helbide honetara: Industrialdea Asteasu, 102-103 nabeak, 20159 Asteasu (Gipuzkoa); edo posta elektronikoz: info@midegasa.com
 
Kontrol-agintaritzari erreklamazioa egiteko aukera:
 
MIDEGASAk, halaber, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.agpd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzula jakinarazten dizu, tratamendua indarrean dagoen araudiarekin bat ez datorrela uste baduzu.